Zer da blog bat?
Hitz desberdinak erabiltzen dira kontzeptu bera adierazteko:
weblogs, bitácora edo blog.
Blog (edo Weblog)
bat, anotazio, istorio
edo artikulu publikoak idazten diren Interneteko gune bat da.
Egile bakoitzak anotazioak egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek
kronologikoki publikatuz doaz bere blogean.
Blog gehienak pertsonalak dira,
egile bakar batek idatziak. Beste batzuk hiru edo lau pertsonen artean idazten
dira. Bertan edozer
gauza publika daiteke, askatasun osoz, egunkari pertsonal bat
izango balitz bezela, notiziak, aktualitatearen iritzia, imajinak, poesia… Zerbait esateko daukan edonork eduki
dezake blog bat.
Blog bat edukitzea
dohakoa da, hala ere badaude ordaindu
beharrekoak direnak. Blog bat eduki nahi duenak existitzen diren publikazio
plataforma askotako batera jo eta minutu gutxitan blog bat sortu dezake eta
idazten hasi.
Blog baten ezaugarri
nagusienak:
Kronologikoak dira: Gaur idatzi dudana atzo idatzi nuenaren aurretik azalduko da.
Irekiak dira: Orokorrean irakurleek komentarioak idatz ditzakete nire anotazioetan, baina hau egilearen erabakia da.
Kategorizatuak daude: Publikatzen dudan sarrera bakoitza kategoria bat edo gehiagotan sar dezaket, horrela musika, kultura, edo teknologiari buruzko sarrerak organizatzeko aukera izango dut, eta era honetan irakurketa erreztuko diot irakurleari.
Adibideak: Goiena.net, Uztarria.com, Eibar.org, Blogari.netBlogak.com, Blogger, Wordpress,
TypePad
Definizio ezberdinak :
Aulablog
-en aipatzen denez, aurreko hitzak hauxe dira "...el fenomeno de mayor actualidad en la red",
"...Básicamente, un
espacio personal de escritura en Internet en el que su autor publica artículos
o noticias (post) que pueden contener texto, imágenes e hipervínculos."
Consumer.es:
"Hay un debate abierto
al respecto de la definición" agertzen da
wikipedia:
orrialdean honelako erantzuna ematen zaio eztabaida horri: "Sitio web donde se recopilan
cronológicamente mensajes de uno o varios autores, sobre una temática o a modo
de diario personal". Comparten elementos comunes, como una lista de
enlaces a otros weblogs, un archivo de entradas anteriores, enlaces permanentes
para que se pueda citar una anotación o una función para añadir comentarios".
Zertarako
blogak erabili lehen hezkuntzan?
Lehenago idatzita dagoen moduan blogak gune
libreak dira interneten eta bertan blogaren egileak edo egileek nahi duten
informazioa idazten dute. Linkak egin daitezke beste web orri batzuetara
joateko edota bideoak ikusteko.
Egunero erablitzen dituzte persona gehienek
blog ezberdinak bai informazioa emateko edota jasotzeko ere; eta beraz komeni
da hezkuntzan hau bultzatzea. Izan ere, gaur egun inguruan ditugun teknologia
berriei erreparatuz eta etorkizunari begira umeek gero eta gehiago erabili eta
ulertu beharko dituzte abantaila teknologiko hauek, eta bloga interneten eta
sare sozialetan sartzen hasteko eta erabilera ona ematen irakasteko aukera
ezin hobea izango litzateke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario